Borat ♥ |
Published in France
- Social interactions and entertainment - 0 - 25 Jul 19 07:32
Borat: Cultural Learnings of America for Make BenefitGlorious Nation of Kazakhstan (euskaraz Borat: Kazakhstango Nazio Loriotsu Onurarako Burututako Ameriketako Kultur Ikasketak) 2006ko Larry Charles estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma da. Bertan, Sacha Baron Cohen, Ken Davitian, Luenell eta Pamela Anderson aktoreek antzeztu zuten.
Â
Aurretik, Sacha Baron Cohen aktore eta umoristak 2002anantzeztu zuen Ali G Indahouse (Ali G Etxen) filmean modu laburrean agertu zen Borat izeneko pertsonaia ardatz hartuta filmatu zen. 2009an, Brüno izeneko filma ere antzeztu zuen.
Â
Erresuma Batuan Borat fikziozko pertsonaia oso ospetsua da,baina arazo politikoak ere sortu ditu, Kazakhstango enbaxadak HBO ekoiztetxeari aktorea kalera zezan eskatu zion gutuna baten bidez; bestalde, Errusia eta Sobietar Batasuneko errepublika ohietan filmak sor zitzakeen istiluak zirela eta, debekatu zen. Filmaren hasierako herrixkako eszenak Errumaniako herrixka batean filmatu ziren.
Â
Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria eta Film onenarenUrrezko Globo Saria - Komedia edo musikalaren izendapenak jaso zituen baina ez irabazi. Aldiz, Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala (Sacha Baron Cohen) irabazi zuen. Borat (Sacha Baron Cohen) Kazakhstango erreportari bat da.Bere herrialdeko gobernuaren aginduz, AEBetara dokumental bat filmatzera joan da eta han, AEBetan ikasitako irakaspenak bere herrialdearen onurarako dokumentalean jaso nahi ditu. Halaere, zeregin hori ez da dirudien bezain erraza izango eta herrialde hartan bereak eta bi egiten ditu       :s
Support
Comments (0)